BAITA UDAN ERE

BAITA UDAN ERE

Urteko urtarorik beroena heldu da eta berarekin batera hondartza, ibilaldiak, eguzkitako krema, udalekuak, izozkiak, oporrak eta beste milaka eta milaka hitz datozkigu burura. Heziketa etengabeko prozesua dela esan ohi da, bizitza osoan zehar burutzen dena, edo batzuk hala uste dugu behinik behin.

Prozesu horretan denok gara emaile eta hartzaile. Momentu batzuetan emaile, beste batzuetan hartzaile, edo aldi berean biak, gehiago edo gutxiago, baina ez dago emaile absoluturik, ez eta hartzaile hutsik ere. Kasuistika horren guztiaren artean, zenbaitetan hezitzaile etiketa eramatea tokatzen zaigunak gaude, momentu horretan ere hartzailetik asko dugun arren. Uda iristean, ordea, hartzailetasun hori aktiboago bizitzeko aukerak zabaltzen zaizkigu. Horren erakusle dira EHUk antolatutako XXXI. Uda Ikastaroak, UEUren eskutik datozenak, Hik Hasiko topaketak, maramara*ak eskainitakoak eta beste hainbat eta hainbat aukera. Eta baliteke aukera horiek aprobetxatzeak berriro ere gure etiketatxoaren pean lan egin behar dugunean tresna, baliabide eta estrategia gehiago izatea, etengabeko heziketa horretan bai emaile eta bai hartzaile izateko ere.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*