IPUINAK

IPUINAK

Ipuinak maite ditut. Istorioak. Txikitan, oheratzerakoan, aitak zein amak kontatzen zizkidaten ipuinak ditut gogoan. Batzuetan asmatuak, besteetan, eskuetan bat harturik. Irudimenean hegan egin, eta ipuinean barneratuta hartzen nuen lo gauero. Amesten. Haur izan nahi nuke berriro, norbaitek ipuintxo bat gauero konta diezadan. Amets egin dezadan, inolako aurreiritzi eta beldurrik gabe.

Baina uste dut, niri dagokidala orain ipuinak kontatzen hastea. Eta gustura eginen dut. Ipuinak kontatzea ere gauza polita baita! Ederra! Sormena eta irudimena martxan jarri, eta bidaiatu… Denak balio du!

Interneten arakatzen aritu naiz, eta zerbait bat topatu dut web orri polit batean: Ipuin pertsonalizatuak egiten ditu Maite Franko ipuin kontalari irundarrak. Ideia bikaina!

http://www.irriargi.com/2012/05/maite-ditugunei-ipuin-pertsonalizatu-bat-oparitzea-zer-da-hobeagoa/

Horretaz gain, gauza interesgarri gehiago topatu ditut web orrian… Irriargi elkartea bera zertxobait ezagutzeko aukera izan dut… Sar zaitezte, eta arakatu interesa pizten bazaizue!

http://www.irriargi.com/nor-gara/

Eta tira, Maitek ipuin politak sortuko dituela ez dut dudan jartzen… baina… ausart gaitezen gu geu ipuin eta istorioak sortzera… horiek baino pertsonalizatuagorik?

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*