UDALEKU AMAIERA

UDALEKU AMAIERA

Uztailak 25 dugu gaur. Udako egun polit batez gozatzeko aukera ezin hobea. Badirudi urtean zehar izaten ditugun arazo guztiak alde batera uzten ditugula eta lasaitasunez hartzen dugula uztaila.


Baina Hernani gaur triste dago. Triste eta burumakur udalekuei bukaera iritsi zaielako. Aurreko prestaketak, hezitzaile taldea, haur taldeen antolaketa, materialak bildu eta erosi… udaleku aurreko urduritasunak oso baliagarriak izan dira horrelako esperientzia bat bizitzeko eta disfrutatzeko, bai hezitzaile eta haurren aldetik.

Lehen astean urduritasuna zen nagusi, lagun berriak , ekintza ezberdinak eta hauen artean San Ferminak batez ere. Txupinazoa udaletxeko balkoitik eta zezenak plazan barrena txiki eta handien gozamenerako. Trikitixaren laguntzarekin kalez kale amaitu zuten eguna , hau aste borobila !

Bigarren astean mendi bueltarekin hasi eta jolas zikinekin eman zitzaion bukaera. Hirugarren asteak berriz ekintza erakargarriak zekarzkien, Ur festa eta aktore galduaren bila kaskoan zehar. Herritarren parte hartzea izugarria izan da aurten ere ur festan, balkoiak bete zituzten balde eta globoekin ondoren guri botatzeko.

Datorren urtean, uztailan, herri asko haurrez gainezka egongo dira , hilabete guztian jolas nahiz ekintza ezberdinak egiten eta gozatzen. Hau dena nola da posible ? Denen inplikazio eta parte hartzea izanda, guraso , haur , hezitzaile, herritar, herriko langileak, ikastetxeak denek dutelako udalekuaren arrakastaren zati txiki bat eta haurren aisialdiaren kalitatean garrantzia.

Gaur, 2012 uztailaren 25a , azken eguna.

Uda ona izan dezazuela.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*