AISIARI BURUZ… LEV TOLSTOI

AISIARI BURUZ… LEV TOLSTOI

Udako oporraldia garai egokia izaten da liburuen bitartez bidaiatzeko. Nik aurtengo oporretan XIX. mendeko Errusiara bidaiatu dut Lev Tolstoi “Gerra eta bakea” liburuaren bidez. Eleberri ederra eta entretenigarria izateaz gain, hausnarketaz betea dago. Horien artean Lev Tolstoik aisiaz hitz egiten digu:


“Bibliak erakusten digu nagikeria, lanik egin gabe egotea, gainbeheraren aurretik lehenengo gizon zoriontsuaren izaera zela. Gainbehera horren ondorengo gizonak egonari dion maitasunak berdina izaten jarraitzen du, baina madarikazioa du beti bere gain, ez eguneroko ogia gure kopetako izerdiaz irabazi behar dugulako, gure balio moralek aisialdian zoriontsu izaten uzten ez digutelako baizik. Ahots misteriotsu batek egonean gaudela leporatzen digu beti. Gizonak aurkituko balu egoeraren bat, non egonean egonik baliagarri sentitu eta bere zereginak aisialdian beteko lituzkeena, bere jatorrizko zoriontasunaren zati handi batekin topo egingo luke.”


Tolstoik hitz horiek idatzi zituenetik mende eta erdi igaro den arren, gaur egun hausnarketa baliagarria dela iruditzen zait. Ados al zaudete Tolstoik esandakoarekin?

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*