AUTORITATEAREN ERAGINA

AUTORITATEAREN ERAGINA

Orokorrean jaiotzen garen momentutik gure bizitzan beti izaten ditugu pertsona erreferenteak: guraso edo familiakideetatik hasi eta hezitzaile, irakasle edota lagunetara iritsi arte (haurtzaroan); adina gora doala erreferenteak pixkanaka aldatuz doaz, eta urte askotan guztiaren jakitun ziren horiek gutxi edo ezer jakitera pasa direla pentsa dezakegu. A ze bueltak ematen dituen bizitzak!


Erreferenteak edukitzea garrantzitsua dela uste dut, ezinbestekoa esango nuke, baina era berean autosufizienteak izaten erakutsi beharko ligukete, pentsaera propio sortzen, handik eta hemendik kontzeptu desberdinak jaso eta azkenean, kanpo faktoreetatik gehiago edo gutxiago gureganatuz norberaren izaera garatzen.Bolondres naizen aisialdi elkartean bagenuen beti gogorarazten genuen lelo bat eta hori hurrengoa zen (da): heziketak kritikoa, sortzailea eta partehartzailea izan behar zuela. Bestela txotxongiloen antzera mugituko litzateke gizartea…ez al da hala zentzu batean? Zuen hausnarketarako uzten dut botatako galdera.

“El Juego de la muerte” izeneko dokumental interesgarria soilik erreferenteetan (kasu honetan autoritatean zehazki) oinarritzen den heziketaren erakusle duzue. Bertan autoritatearen garrantziaz ohartarazten du, zeinak pertsonaren irizpideak erabat anulatzera eraman dezakeen.



Ez ahaztu beraz eta hezi ezazue eta izan zaitezte kritiko, sortzaile eta partehartzaile!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*