ZUGA PELIKULA

ZUGA PELIKULA


1. SEKUENTZIA: IRAILAK 17. EGUNEZ. ZUGARRAMURDIKO PLAZA. 8:45

Astelehena izateko plaza kotxez gainezka dago. Bat-batean berlingo txuri bat agertzen da. Graxiana aterpetxera doazen hiru hezitzaileak dira. Maleta handia dakarte, bost egunetarako heldu baitira. Beraien buruari hainbeste jende nondik agertu ote den galdetzen diote.

2. SEKUENTZIA: EGUNEZ. MARIXAN OSTATUA. 9:00

Kafea hartzera joan dira. inguruko mahaiak kamerino bihurtu dira. Airean urduritasuna nabarmentzen da eta kasting hitza entzuten da.

3. SEKUENTZIA: EGUNEZ. KOBAZULOETAKO BIDEA. 15:30

Kobazulorantz abiatzen dira. Sorginen museo inguruan jende ilarak nabarmentzen dira. Bertara gerturatu eta honela dioen kartela irakur daiteke:

“ZUGARRAMURDI 500 ESTREN BILA DAGO,
ALEX DE LA IGLESIAREN FILMA BERRIAN PARTE HARTZEKO
FILMATZEA URRIAREN LEHENBIZIKO HAMABOSTALDIAN IZANEN DA”


Mamen Films casting agentzia 18 eta 75 urte bitarteko gizonezko eta emakumezkoen bila dabil. Baita ezaugarri berezi batzuk betetzen dituzten pertsonen bila dago: adibidez, irrintziak botatzen dakiten emakumeak, txalapartariak, sorginen edo munstroen ihauteritako taldeak, yoga taldeak, bihurrikariak, akrobatak, etabar…

Estren hautaketa irailaren 17 eta 18an izanen da, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00ak arte eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak arte, Zugarramurdiko Sorginen Museoko entzunaretoan. Interesa dutenek Nortasun Agiria, gizarte-segurantzako txartela eta ordainketa jasotzeko bankuko konta korrontearen fotokopiak ekarri beharko dituzte. Filmazioa urriaren 1etik 13a arte izanen da, gauez. Carmen Maura, Terele Pávez, Hugo Silva, Mario Casas, Jaime Ordóñez eta Carolina Bank aktore ospetsuekin eszenatokia konpartituko dute hautatuak izanen direnek.

Beraien dudak argituak geratzen dira. Elkarri begira geratzen dira eta beraien aurpegien arabera ezin jakin kastinga egitera ausartuko diren ala ez …

AMAIERA

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*