HEZIKETARI BURUZ… MARGARET MEAD

HEZIKETARI BURUZ… MARGARET MEAD



Aurreko hilabeteetan heziketari buruz Nelson Mandelak eta Jose Luis Sampedrok esandako esaldiak blog honetara ekarri ditut. Bildumatxoa osatzen jarraitzeko, oraingo honetan, Margaret Mead antropologo estatubatuarra dakart:


“Nire amonak hezia izan nendin nahi zuen, horregatik, ez ninduen eskolara bidali”


Ikasturte hasiera honetan hausnarketarako esaldi ederra iruditu zait. Edukien gainetik, eskolak heziketa egiten du? Zein da eta zein izan beharko litzateke eskolaren funtzio nagusia? Bestalde, aisialdian lanean ari garenok, garbi al daukagu gure zeregin nagusiena heztea dela?

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*