FAMILIAKO BAZKARIA

FAMILIAKO BAZKARIA



Familiako bazkaria. Ohikoa den moduan, txikienak, arrapaladan jan eta kanpora atera dira jolastera, gainontzekoek lasai ederrean aspaldian elkartu gabeko familiarekin egotearen plazera biziz mahai inguruan bazkari ederraz gozatzen duten bitartean. Haur horietako bi, Jon eta Ihintza, aspalditik dira oso lagunak, biak adin bertsukoak izateaz gain, ikasgela berekoak dira eta elkarrekin dabiltza denbora guztian jolasean.

– Etzakiat pa nik hauek biyek ez ote dituken hasi enamoratzen, denbora guztiyen batea zebilztek!- dio bazkaltzen gelditu denetako batek.
– Bai motel! Nobiyuk emaiteiabe!


Jende guztiari grazia egiten die hauen ateraldiak.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*