NONDIK GATOZ?

NONDIK GATOZ?



Azken boladan puri-purian daude haur lapurtuen eta adopzioaren baitan, makina kontu, kondaira eta istilu.

Niri askotan datorkit burura, gasteiztarra den ume batek, behin, bere amari galdeturikoa. Izan ere, txikitatik eman dizkiote argibide ugari, Txinara joan zirela ilusioz borborka bere bila, ez dela bere gurasoen alaba sortzez baina bai izatez, eta horrelakoak.

Baina Kumiko-ri begi bistakoa zaion arren, hazpegiak desberdin dituelako batik bat, gauzak ongi ez konprenitze aldera, halaxe galdegin zion behin amari: bai ama, ados!! Txinatik ekarri nauzue, baina nork demontre eraman ninduen Txinara, ni??…….”

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*