UDAZKENEKO FRUITUAK

UDAZKENEKO FRUITUAK



Ikastolako txango batean bi lagun doaz basotik eskutik hartuta:

– Zer da hau?
– Gaztain morkotsa.
– Eta nola irekitzen da?
– Kontuz! Eskuarekin ez! Oinarekin zapaldu, mugitu honela eta gaztaina bakarrik ateratzen da.
– Ahh. Eta horiek?
– Pikuak.
– Hartuko duzu bat neretzako?

– Tori.
– Ze ona!
– Bai, baina pixka bat falta zaie oraindik guztiz heltzeko. Hala ere seguru lehen jan duzun ezkurra baino hobea dagoela.
– Bai, arrazoia… Begira! Eguberritako hostoak pikor gorriekin!
– Gorostia.
– Eta zuk nola dakizu horrenbeste? Andereñoak ez dizkigu gauza guzti horiek irakatsi, ez?
– Aita, ama eta anai txikiarekin mendira joaten naizelako askotan.
– Hara! Lurreko hauek ezagutzen ditut, txokolate tableten azaletan agertzen dira batzutan.
– Zu holako onddo handia izateko harritzekoa da zeinen gutxi dakizun udazkeneko fruituetaz.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*