SAGURIK EGONGO AL DA IGANDEAN?

SAGURIK EGONGO AL DA IGANDEAN?

Ezagutzen dut igandean lehenengoz bozkatuko duenik. Harrituta entzun nituen bere zalantzak eta bere oharrak, eman beharreko bozkaren gainean. Familian galdetu omen zuen zer bozkatu.

Igandean hauteskundeak direla eta, 1962an Tommy Douglasek zabaldutako bideo bat proposatzen dizuet gaurkoan. Gaur egungo egoeraren argazkia dirudiela da tristeena.


Asmatuko al dugu saguak identifikatzen? Ala berriz ere katuak izango ditugu boterean? Katutzen den sagurik ikusiko al dugu? Gazta zatirik egongo al da saguak harrapatzeko tranpan?

Lehenengo aldiz bozkatuko dutenek 18 bat urte daramatzate katu eta saguak ikusten. Asmatuko al dute sagua topatzen? Hitz egin al diegu horretaz? Ala familiako tradizioak jarraitzeko gai baino ez dira? Nik iloben galderei erantzuten jarraituko dut, paperez inguratuta zergatik dauden eta igandean zer egingo dudan azalduz.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*