CHICOLAT

CHICOLAT



Txoko-txoko-la-la
Txoko-txoko-te-te
Txoko-la
Txoko-te
Txoko-la-te


Aisia.net bloga irakurtzen dugun gehienok ondo ezagutzen dugu txokolate esku jolasa. Kalean, eskolan, udalekuetan, jolas ikastaroetan, seme-alabekin… jolastu gara txokolate jolasean. Baina noizbait pentsatu al duzue esku jolas horretarako hain egokia den hitz horren jatorriaz? Bada, Urtxintxan bertan joan den astean, txokolate hitza, bere jatorrizko hizkuntzan entzuteko aukera izan genuen.

Garabide-ren eskutik Nahuatl eta Kaqchikel herri indigenetako irakasle batzuk formazio saioak jaso dituzte Urtxintxako egoitzan. Saio horietako batean hizkuntzaren berreskurapenerako tresnen inguruan aritu gara eta, besteak beste, euskarazko jolasekin, azken 15 urteetan izan dugun esperientzia kontatzeko aukera izan dugu.

Ikastaroan zehar hainbat jolas praktikatu ditugu, horien artean Txokolate esku jolasa. Jolasa erakutsi ondoren, beraien hizkuntzetako hitz bat hautatzeko eta jolasa egiteko eskatu nien. Sorpresa handiz entzun ahal izan nuen, txokolate hitzaren jatorria nahuatl hizkuntzan dagoela: chicolat. Ate atzizkia duten beste hainbat hitz bezala (tomate, coyote, cacahuete…) txokolate hitza hizkuntza horretatik eratorria da.

Beraz, badakizue, txokolate jolasa egitean (edo txokolate puska bat jatean) Mexikoko hegoaldean bizi den herri indigena honekin gogoratu zaitezte.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*