MAITE DITUGULAKO

MAITE DITUGULAKO



Hizkuntz Eskubideen Behatokiak “Duintasun bideak” bildumako dokumental berri bat aurkeztu berri du “Maite ditugulako” izenez eta Nafarroa hegoaldeko hainbat herritarrek beren seme-alabek D ereduan ikas dezaten nahi dutelako pairatzen duten diskriminazioa, eskubide urraketa, azaltzen du.

Urraketa pairatzen dutenek hartu dute parte dokumental honen grabaketan, guraso nahiz seme-alabek, non egunero ehunka kilometro egitera kondenatuta dauden D ereduan ikasi nahi dutelako. Aurtengo ikasturtean adibidez, 1.400 ikasle horiek guztira 5 milioi kilometro egin beharko dituzte orain dela 25 urte (1986an) onartutako lege batek, Vascuencearen legeak, beren herria eremu “ez-euskaldunean” dagoela esaten duelako.

Guraso guztiek bezala, beren seme-alabentzako onena nahi dutela adierazi dute, etorkizunean bizitzarako, lanerako, aukera gehiago izan ditzaten, hizkuntzak ikas ditzaten nahi dute eta horregatik egiten dute D ereduaren aldeko hautua, gaur egun euskara eta gaztelania ikastea bermatzen duen eredu bakarra delako.

Nola da posible mapan egindako marra batek bere herriko hizkuntzan bizitzeko eskubidea kentzea?

www.vimeopro.com/duintasun/bideak

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*