ETA HIK? NOLA BIZI DUNK EUSKARA?

ETA HIK? NOLA BIZI DUNK EUSKARA?



Euskararen Nazioarteko Eguna gerturatzen ari da dagoeneko eta hainbat eta hainbat ekimen antolatu dituzte gure hizkuntzaren festa euskaraz bizi nahi dugunon aldarrikapen egun izan dadin. Euskal Herriko Unibertsitateak ere jai honekin bat egin nahi izan du eta hainbat euskal famatutxorekin euskararekin izandako bizipenak konpartitzera gonbidatzen gaitu. “Ika mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara?” izenburuarekin bataiatu duten bizipenen elkartruke honek euskaraz bizitzeko ahaleginean izandako pozak, oztopoak, aurrerapausoak, jasotako aurpegi txarrak edo txaloak… konpartitzeko abagunea emango digu.

Mahai baten bueltan, Euskal Herrian erreferente bilakatu diren zenbait kirolarirekin, musikarirekin, idazlerekin, kazetarirekin, aktorerekin, bertsolarirekin eta hi bezalako beste gazte askorekin hitz egiteko aukera izango dunk. Eta goiza borobiltzeko… Zuloak zuzenean!

Eman ezank izena http://www.gaztezulo.com/ikamizka.php helbidean

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*