NAZIOARTEKO LIET JAIALDIA

NAZIOARTEKO LIET JAIALDIA


Abenduaren 1ean Nazioarteko Liet Jaialdia ospatuko da. Jaialdia, 2002.urtean sortu zen hizkuntza gutxituetan abesten duten taldeei lekua egiteko asmoarekin, eta ordutik garatuz eta zabalduz jarraitu du gaur egun Eurovision jaialdiaren alternatiba nagusia izatera iritsi arte. Bi jaialdien arteko ezberdintasunik nabariena taldeek abesten duten hizkuntza da. Eurovisionen kasuan parte-hartzaileek nahi duten hizkuntzan abes dezakete, aldiz, Lieten hizkuntza gutxitua erabiltzen dute taldeek eta ezin da ingelesez abestu.

Aurtengoan, musikan adituak diren pertsonek osatutako epaimahaiak bost talde hautatu ditu, horien artean Enkore euskal taldea “Muxurik Muxu” abestiarekin, datorren asteburuan ospatuko den finalerako. Horiez gain, euren hizkuntzan ospatzen diren jaialdi desberdinak irabazi dituzten beste sei taldek hartuko dute parte.

Orain arteko ekitaldiak Frisian, Samien lurraldean, Bretañan eta Friulen izan dira eta aurten lehen aldiz Iberiar penintsulan ospatuko da Gijon-en, Asturiasen, hain zuzen ere.

Jaialdia ospatzen den gunera joaterik ez dutenenek ere izango dute ikusi eta entzuteko aukera Asturiasko Printzerriko Irrati-telebistaren web orriaren bidez (www.rtpa.es).

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*