DURANGORA GOAZ

DURANGORA GOAZ



Urtero bezala, abenduko lehen astea euskararen astea bihurtzen zaigu. Hala ikusten ari gara azken egunotan. Hasteko, larunbatean Kontseiluak antolatutako manifestazioak gogorarazi nahi izan du euskaldun askok euskaraz bizi nahi dutela. Astelehenean, Euskal Herriko txoko guztietan euskararen eguna ospatu zen eta bihartik aurrera Durangon Euskal Liburu eta Diska Azoka izango dugu.

Urtxintxakideak Durangon izango gara gure argitalpenak ezagutarazten. Aurten TXANTXARIAK izango dira gure protagonistak. Txantxarien DVD-a saltzeaz gain, bertan, musika emanaldia egingo dute abenduaren 8an arratsaldeko bost eta erdietan.

Beraz, Durangoko Azokara joaten bazara, ez ahaztu Goienkale kaletik pasatzeaz eta guri bisitatxo bat egiteaz.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*