URTARRILERAKO HIRU HIZKUNTZA PROPOSAMEN

URTARRILERAKO HIRU HIZKUNTZA PROPOSAMEN



Hasi berri dugun urtarril honetarako hizkuntzaren inguruko hiru proposamen ekarri ditut:

BIDEO BAT: Zer da estres linguistikoa?

San Telmo museoan Badu Bada erakusketa-rekin batera estres linguistikoari buruzko bideo interesgarri hau prestatu dute:

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=lGfydvpa3Vk


WEB ORRI BAT: Gaurko Hitza

Ordiziako Jakintza Ikastolako irakasle den Maite Goñik, duela lau urte jarri zuen martxan Gaurko Hitza izeneko bloga. Lau urtez, egunero, euskarazko hitz bat eta bere esanahiak argitaratu ditu. Ekimena borobiltze aldera, Gaurko Hitza Jokoa sortzearekin batera, edonork sor ditzake bere euskarazko hitz jokoak. Hemen topatuko duzue informazio osoa:

http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/


eta JARDUNALDI BAT: Euskal Soziolinguistika Jardunaldia

Urtarrilaren 31n, Donostiako Kursaal aretoan IV. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia ospatuko da. Aurtengoa berezia eta interesgarria dator. Arrue programaren bidez, eskolako hizkuntza erabileraren datu jasotze handiena egin da. Jardunaldian emaitzen aurkezpena egiteaz gain, bertako eta kanpoko (Belgika, Katalunia…) hainbat adituren iritziak eta hausnarketak entzuteko aukera izango da. Jardunaldiaren informazioa hemen:

http://www.soziolinguistika.org/jardunaldia/jardunaldi2013

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*