KOMUNIKAZIO EZBORTITZA

KOMUNIKAZIO EZBORTITZA



Gaur ez-bortizkeriaren mundu eguna ospatzen da eta okasioa probestuz, komunikazio ez-bortitzaren inguruan idatzi nahiko nituzke ondorengo lerroak.”Komunikazio ez-bortitza”, “bortizkeriarik gabe komunikatu”-ren ordez. Ez baita berdina bortizki ez jokatzea eta ez-bortizki jokatzea. Halaxe diote behintzat Gipuzkoako komunikazio ez bortitza taldekoek.

5 urte beteko dituen talde hau Pilar de la Torrek zuzendutako ikastaro baten ondoren sortu zen Azpeitian. Gipuzkoako taldeko hainbat kide Asociación comunicación noviolenta-ko kide dira aldi berean. Marshall Rosenberg psikologoaren ereduan oinarritzen dute beraien jarduna.

Kontzeptua lehenengoz hinduen filosofian ezagutu zen, duela 3000 urte gutxi gorabehera. Beranduago Mahatma Gandhi-k sartu zuen kontzeptu hau mendebaldean.

Funtsean esatera datorrena zera da: guztiok oinarrizko behar berdinak partekatzen ditugula eta gure ekintza bakoitza behar horiek asetzeko estrategiak direla. Giza harremanetan ulermena areagotzeko nahi sutsu eta egiazkoaz garatu zuen Marshall Rosenberg-ek Komunikazio ez-bortitza. Aldi berean, diagnosiek dakarten etiketatzeak sortzen dituen ondorio negatiboen jakitun izanik, jabetu zen mundu baketsua sortzeko giza harremanetan bortizkeria eragiten duten errua, lotsa, juizioak, kritikak eta exigentziak sortzen dituen hizkera ezabatzea beharrezkoa dela.

Kontu hauek gurera ekarrita lanean dabiltzan bi erreferentzia aipatu nahi nituzke:
www.hazitzen.org webguneko lagunak eta Nerea Mendizabal. Gaia interesatu bazaizu dudarik gabe galdu ezin dituzun bi pista.

Bukatzeko, Rosenberg-en liburuaren aipamena: “Resolver los conflictos con la comunicación NoViolenta”

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*