OTSAILAK 21

OTSAILAK 21



Gaurko egunez, duela 61 urte, orain Bangladesh denaren hiriburuan, Dhakan, ikasle manifestazio batean poliziak tiroz dozenaka gazte hil zituen beraien hizkuntza, Bangla, orduko Pakistango bi hizkuntza nazionaletako bat bezala aitortzeko eskatzen ari zirela.

Hizkuntzak gure begien bistakoa den eta ukiezina den gure ondare kulturala zaindu eta garatzeko tresnarik boteretsuenetakoak dira. Ama hizkuntzen zabalkundea sustatzeko ekimenek, heziketa eleanitza eta aniztasun linguistikoa bultzatzeaz gain, hizkuntza tradizioen eta munduan zeharreko kulturen inguruko kontzientzia gehiago sortu eta elkarrizketan, tolerantzian eta elkar-ulertzean oinarritutako elkartasuna iradokitzen dute.

Gaur, ama hizkuntzaren nazioarteko eguna ospatzen da. 1999ko azaroan horrela izendatu zuen UNESCOk. 2007ko maiatzaren 16an, batzar nagusiak, kide diren estatuei, munduko herri guztiek erabiltzen dituzten hizkuntza guztien babesa eta zaintza sustatzeko eskaera egin zien.

Unescoko estatu kideen zerrendan begiratu behar izan dut España kide den zalantza nuelako. Eta nire sorpresarako kide dela ikusi dut.

Nori abisatu behar zaio duela 5 urte, 9 hilabete eta 5 egun eskatutakoa oraindik ez dela betetzen hasi esateko? Beharbada ez daki, edo ahaztu egin zaio…

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*