BERDINTASUNERAKO BAKARRIZKETAK

BERDINTASUNERAKO BAKARRIZKETAK



Fontso, hik daukak hik grazia, demonio!
– Bai, baina kontatzen ari naizen bezala izan huen. Horrelaxe.
Etxean sartu nintzen, edanda, baina sartu nintzen! Ohea nuen buruan, nire anderetxoa… Eta hantxe zegoen BERA! Besoak gurutzatuta, mutur beltza, begiak elkarrengandik oso hurbil… eta pasilloaren erdi-erdin; ezinezkoa ihes egitea. Umore txarrean zegoenaren susmoa hartu nuen, kar, kar, kar.

Eta bota zidan: Zer ordu den badakizu?
Nik neure baitan… ez daki zer ordu den… edo ni harrapatu nahian dabil?
Nik erantzun, errespetu osoz eta irainik egin gabe: goizeko bostak… ez zenuke lotan egon behar?
Ondoren betiko kontu bera bota zidan: eta ez dizu lotsarik ematen? Goizeko bostak eta mozkortuta! Eta bla bla bla…

Apur bat kikildu nintzen… Zeren mozkortuta… mozkortuta ordu bietarako nengoen. Eta beno… baina afaltzeko zerbait prestatuko zenuen, ezta? Gose naiz. Eta orduan etorri zen: ba afaldu gabe geldituko zara eta gainera sofara lotara!

Oso polita! ERREPRESALIAK… Ezta lehenengo aldia balitz ere… Emakume guztiok berdinak zarete. Nola berdinak… BERBERA! Senarra zigortuz gozatu egiten duzue.

Hara! Astoek bezala lan egin, egunsentitik gauera arte… Familia aurrera ateratzeko kabroi bat bezala bizi… eta gero gainera ezin laguntxoekin une atsegin minimorik pasa. A!… zuk ere lan egiten duzula… ongi, baina… ez zara zure lana nirearekin konparatzen hasiko! Gainera, emakumeoi lanetik ateratzean etxera joatea gustatzen zaizue. Behar bat bezala da zuentzat kasik. Baina gizonezkoak desberdinak gara… Guk ateratakoan martxa pixka bat nahi izaten dugu… laneko arazoak ahazteko. Apur bat lasaitu, gero etxera kontent etortzeko. Are gehiago, nire aisialdirako denboraren zentzuzko zatia. Argi izan dezazula. Ostirala edo larunbata, igandeak zure familiarekin igarotzeko dira eta. Zure familia… ezaguna egiten zaizu? Osteguna? Nola gaur osteguna dela? Beno neska, zerbait ospatzen egongo ginen, kar, kar, kar. A bai… Kikeren dibortzioa. Jo, a zer morroia! Bera ez zegoela ez inposizioak eta ez ostiak aguantatzeko… eta horrelaxe esan zion, bi handi-handirekin, alegia. Zure amaren berdin-berdina zara. Bide batez, kokoteraino nauka, beste leku batetaraino ez esatearren… Astebururo hona etortzearena amaitu dela berari esatea da egin behar duzuna, edo gu igandetan bazkaltzera joatearena. Gainera, haren etxean Alkoholiko Anonimoak-en baino gutxiago edaten da. Eta hemen nik agintzen dut! Esan omen zion, a zer morroia Kike! Eta gehitu omen zuen nahiago zuela kalean bizitzea horrela jarraitzea baino! Eta orain, askatasuna ospatzera!!! Amaginarreba, a zelako sorgina! Jakina da alabek noren antza duten. Zerbaitegatik asmatu zen matasuegrasa… Geure burua defendatzeko! Kaguen zotz!

Ederra da Kike. A! Eta zuk ez ezazu aurpegi hori jarri, nire ama nire ama baita, eta hura bai dela on hutsa. Eta ez da zure amaginarreba beste amaginarrebak diren zentzu berean… Amaginarrebak emazteen amak dira! Nire ama munduko hoberena da… Nola zaindu nauen bizi osoan! Eta mimatu…eta… kaguen zotz… hori bai dela emakumea izatea… eta gaur egun jada ez dauden horietakoa! Orain, gauzarik txikienagatik… lepora salto egiten duzue! Dena gaizki dagoela deritzozue… Mozkortuta… mozkortuta natorrela… ba agian pixka bat bai, eta zer! Edo berandu… berandu natorrela. Denbora hegaka joaten zaidalako! Krisia dela eta daramagun bizi honengatik kantu batzuk eta zenbait tragoxka ez da hainbesterako, diot nik. Baina orain, berdintasunaren kontuarekin, gizonok emakumeak izan beharko dugu. Ederrak zarete ba zuek! Noiztik izan daiteke emakume bat gizonezko baten adina! Zoratzen hasi gara edo zer? Jakina, hainbeste ergel emakumetxoon etxeko lanak egiten hasiak direnez, orain trailerrak gidatu nahi dituzte, garai bateko emakume bizardunak zirkoetan egiten zuten gisan. Izan ere, zirko bilakatu dugu bizitza. Gizona pailazoa da eta emakumea pisu-altxatzailea. Hobe, hortzik gabeko lehoi (gizon) domatzailea kar, kar, kar…

Ba gauza horiexei buruz aritu gara gaur koadrilakoak. Baina utz ditzagun txorakeriak… maitea nerea… tira, zer jarri didazu afaltzeko, politt hori? Pentsatzen dut ekarriko zenituela falta zirela esan nizun garagardotxoak, ezta? Edanda bainator, baina ez guztiz, kar, kar, kar… Eta nahi baduzu joan zaitezke ohera, ni oraintxe joango naiz eta. Horrela apur bat berotuko duzu, sekulako hotza egiten du eta. Badago zerbait telebistan?… Eta aurpegi hori? Minduta jarraitzen duzu? Beno beno, badakidala zu ez zarela gainontzekoak bezalakoa; ezta zure ama bezalakoa ere, maiteño. Bihar hitz egingo dugu, ados? Tira, muxutxo bat, muaaaaa, urrunetik bada ere, tuntuntxo.

Nora zoaz nire maleta eta nire arropa hartuta? Zergatik eskatu duzu taxi bat?… Nola ohartxo hori irakurtzeko?: “Gaur gauean zure amarenera zoaz, eman iezaiozu zure ama santuaren helbidea taxi gidariari… akordatzea lortzen baduzu! Bihar bidaliko dizkizut dibortzioaren paperak sina ditzazun. Hitz egingo dugu guztiari buruz, maitea. Muxutxo bat, bai? Muaaaaaa. Zure azken mozkorra ongi pasa dezazula, tontotxo.

(Karlos Yuste-ren Monólogos para la igualdad testu originaletik itzulia)

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*