HEZIKETARI BURUZ…BATESON

HEZIKETARI BURUZ…BATESON



Ikasturte amaitu berria dugun honetan, heziketari buruz hainbat pentsalarik esandakoak biltzen dituen bildumatxoa osatzen jarraitzeko proposamen berri batekin natorkizue. Oraingo honetan Gregory Bateson estatubatuar antropologoaren eskolaren inguruko hausnarketak ekarri ditut.

Zertarako da eskola? Edo zertarako balio behar du? Heziketa munduan gabiltzanok maiz egiten ditugu horrelako galderak edo antzekoak. Batesonek honela erantzungo luke: eskolak gure burmuina lanbroz betetzeko balio du…


H.- Papá, ¿por qué no usas las otras tres cuartas partes de tu cerebro?
P.: – ¡Ah, sí! El problema es que también yo tuve maestros en la escuela. Y ellos llenaron de bruma casi una cuarta parte de mi cerebro. Y luego leí los diarios y escuché lo que decían otras personas, y eso llenó de bruma otra cuarta parte.
H.: -¿Y el otro cuarto, papá?
P.: -Oh, esa bruma la hice yo mismo cuando trataba de pensar.
(BATESON, G. Metalogos. )


Bateson bizi zen garaian eskolak eta komunikabideek garuna lanbroz betetzeko balio omen zuten. Gaur egun horrela izaten jarraitzen duela iruditzen zait edo, beharbada, joera areagotu egin da, informazio bonbardaketa askoz handiagoa delako. Hezitzaileen lana, beraz, lanbro horretan argia ematea edo argia topatzen laguntzea dela esango nuke.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*