HAURTZAROA EZ DA BURU GAIXOTASUNA

HAURTZAROA EZ DA BURU GAIXOTASUNA

Uda honetan bideo honekin topo egin nuen eta zer pentsa eman zidan:




Zer gertatzen da gure inguruan? Esango nuke gaur egun gero eta gehiago direla trastorno edo gaixotasun horiekin diagnostikatzen diren haur eta gazteak. Zergatik ote? Zer aldaketa gertatu dira horrelakoak gertatzeko?

Ez naiz psikologian aditua eta ez ditut argudio zientifiko handirik gai honen inguruan. Baina intuizioz haur eta gazte gehiegi gaixotasun horiekin errazegi etikatzen ditugula esango nuke ; medikatuz gero errazago moldatzen direlako gizarte konbentzioek gaur egun eskatzen duten horri.

Hona hemen, web orri beretik ateratako beste bideo argigarri bat:



Zalantzarik gabe, heziketa arloan lanean gabiltzanontzat hausnartzeko eta gertutik jarraitzeko gaia dela iruditzen zait.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*