BERDINTASUNERAKO BAKARRIZKETAK (bigarren zatia parafraseatuz)

BERDINTASUNERAKO BAKARRIZKETAK (bigarren zatia parafraseatuz)



 Gizonezkoa sekula ez da libre izango: Bere amaren zilboresteko loturatik jaiotzen da… bere neskalagunaren gonazpietara joaten da (homosexualak salbu), emazte eta amaginarrebarekin mahaira… eta bere seme (edo alaben) amarekin amaitzen du bizitza… emazteak nahi izanez gero, jakina!!

 Soilik ero bat izan liteke bigamo, bi amaginarreba jasatea ere!

 Emazte batek bere senarrari esaten dionean: Haurtxo bat izan dezagun nahi dut! Senarrak badaki baietz… eta haurrak ERE BAI!

 Gizon bizkorra zera da, emakume bakar batek ere kasu egin ez arren, eta emakume guztiek sahiestuta ere, dibortzioaren ideia alde batera uzten duena…

 Emakumeak gizonezkoarengan ikusten duena zera da, entrenatu dezakeen animalia etxekotu bat, berarekin beti nahi duena egiteko…

 Urrunean emakume ahaideak izanez gero… utz itzazu bertan.

 Behin emakume bat onartu duzula… El Corte Inglesek ere ez dizu dirua itzuliko.

 Ez ninduen bat ere harritu Argizari Museoko izuzko kameran nire amaginarreba ikusteak.

 Emakumeek ez dute haien adina behin ere esaten, izan ere… zertarako? Mundu guztiak daki gezurretan ari direla.

 Emakume bat, zeina bere perfekzioa gizonezkoarenarekin pareka daitekeen… litekeena da sekula jaioko ez den emakumea izatea.

 Matxismoa existitzen da, emakumeak existitzen direlako.

 Emakumezko gehienek haien garuna soilik gauza baterako darabilte, jendeak “emakumezkoen gauzak” deritzen horietarako soilik, izan ere, horretarako daude diseinaturik.

 Gizon askok jakin nahiko lukete nork esan zion lehenengo emazte bati, ezkontz-urteurrena garrantzitsua dela maitasunean.

 Zure emazteari behin “MAITE ZAITUT” esana badiozu, zer dela eta etengabe esateko behar hori?

 Gauetan zakarra jaisten badugu (mutilek), etxera igo aurretik pote batzuk hartzen baditugu, non dago arazoa?

 Inoiz ere pentsatu al duzu gaizki zure emaztearen inguruan, futbol partidu bat ikusteagatik? Beraz… zeren kexu da?

 Ohe bananduak dira gizon eta emakumezkoek lo egiteko aukera onena, eta bizitzeko onena, etxeak.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*