BERDINTASUNERAKO BAKARRIZKETAK… hirugarren eta azken (ad infinitum) atala

BERDINTASUNERAKO BAKARRIZKETAK… hirugarren eta azken (ad infinitum) atala



– Gizonezko ezkondu baten zoriontasunak bere emazteari belarrira hitz goxoak xuxurlatzean datza… beste hiri bateko telefonotik.

– Ez al da ba gaizto izango emakumea gizonarentzat…emakume gehienak alargun hiltzen direnean!

– 28 urte neuzkala ezkondu egin nintzen, nire emazteak 29 zituen. 30 urte igaro dira, eta nik honezkero 58 dauzkat, berak 42.

– Emakume orori gazteago izateko gogoa iristen zaio, normalean 20rekin hasten da hau gertatzen.

– Gizon orok uste du esaera ez dela horrela: “Gizon orori iristen zaio bere S. Martina”, beren emazteek hain maiz dioten esaera alegia…

– Bazen gizon itxaropentsu bat, Gabonez-Gabon… baina erabat atsekabeturik geratu zen, urtez urte ohartu zenean aire-serpentinak (matasuegrasak, alegia) ez zuela ezertarako balio.

– Zure emazteari pasillotik zoazela irribarre egiten diozunean, hobe duzu ezer ez erantzutea, honakoa dioenean: “eta zuri orain zer gertatzen zaizu?”, edota “tontotuta zaude, ala?”

– Gizon ezkondu ororen ondoan emakume on eta gaizto bat dago. Gizonaren zoriontasunak, emakume bakarra dela ohartu bitarte iraungo du.

– Urteak igaro ahala, eta ezkondurik, malenkoniaz gogoratu dut nire aitak mesanotxean zuen liburua: “Biziraupen gidaliburua”.

– Zure emazteak zerbait egitea nahi baduzu… eska iezaiozu kontrakoa.

– Behin nire emazte eta amaginarrebarekin joan nintzen zoora… ez naiz itzuli. Haien ahaide gehiegi zeuden bi ordutan ezagutu ahal izateko.

– Zure emazteak zera dionean… “Hau, faltarik gabe gaur egin behar duzu!”… “Faltarik gabe” hitzak soberan daude.

Oharrak: “Eguneroko-esaldi” hauekin barre asko egin baduzu, matxista hutsa zara, edota emakume jakintsu baina gainditu bat. Berrikus ezazu zeure burua, eta ez zaitez bikainaren bila joan, alda zaitez.

Barre batzuk egin badituzu, antzeko zabiltzala esan nahi du. Berrikus ezazu zeure burua eta alda zaitez.

Aho txikiarekin egin baduzu barre, bide onetik zoaz, ez zaitez nahasi bidez…aratz zaitez!

Ez badizu grazia zipitzik egin, ziur aski ez zara gizarte honentzat eginiko gizona, edota zinikoa zara. Baina oso ongi! A! Zinikoa bazara berrikus ezazu zeure burua eta alda zaitez!

“Berrikus ezazu zeure burua eta alda zaitez” diodanean, gizon oro sar daiteke multzo honetan, datorren lekutik etorrita ere, ondorengo hau barne, gizonezkoa ere badena…… maitasunez: Karlos

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*