TXANTXARIAK.COM

TXANTXARIAK.COM



Azken urte hauetan Txantxariak plazaz plaza ibili dira kanta eta jolas musikatuak eskaintzen. Egitasmoa gero eta indar handiago hartzen ari da eta horrekin batera gauza berriak sortzen ari dira.

Esate baterako sortu berri dugun www.txantxariak.com web orrialdea dago. Bertan Txantxarien nondik norakoak gal ez ditzazuen albiste, bideo eta jolas desberdinak aurki ditzakezue.
Gainera beraien emanaldiaz gozatzeko aukera izan nahi baduzue, kontrataziorako atal bat ere eskuragarri duzue.

Web orrialdeaz gain, Facebook-en erabiltzaile bazarete, Txantxarien facebook orrialdea atsegitera gonbidatzen zaituztegu, horrela emanaldi eta albiste desberdinen nondik norakoak modu azkar eta argian jaso ahal izango dituzue.

Baina hori ez da guztia! 2013an zehar Telebista saioak prestatzen ibili eta gero, gabonetan hauek Hamaika Telebistan bistaratzeko aukera izan zenituzten… galdu zenituztela? Ez larritu…dagoeneko saio guztiak gure web orrialdean ikusgai dituzue eta.

Bertan duzuen bideoa telebistan ikusi ahal izan zen Txantxarien 1. saioa da.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*