IKASKETA SORTZAILEA 20 IDEIATAN

IKASKETA SORTZAILEA 20 IDEIATAN



Urtarrilaren 22an Gipuzkoako Urtxintxa Eskolan Ikasketa Sortzailearen inguruko formazio ikastaroa jasotzeko aukera polita izan genuen Miguel Castro– rekin. Arno Stern-ek garatutako Formulazioaren teorian oinarritutako Ikasketa Sortzaileak hausnarketarako aukera eman zigun. Hona hemen, ikastaro horretan nire koadernoan jaso nituen ideia batzuk:

1. Ikasketa Sortzaileak hiru oinarri ditu: aniztasuna, jolasa eta laguntza

2. Hazkunde sozialerako espazioa sortu behar da baina norbanakoarentzat espazio pertsonala bermatuz.

3. Oreka egon behar du: besteak kontutan hartzen dira baina pertsona ere kontuan hartzen da.

4. Espazio pertsonala ez dago islatua, besteekin harremanetan dago.

5. Ezberdinen taldeak sortu behar dira. Talde heterogeneoak sortuz gero ez da konparaziorik egiten: bakoitza bakarra da, inork ez du inor imitatzen.

6. Talde hauetan ez dago liderrik, ez jarraitzailerik.

7. Ez dago ongi edo gaizki dagoenaren ideiarik baina bakoitzak besteengandik behar duena hartu dezake. Ezberdintasunetik denek ematen dute.

8. Jolasa gure giza izaeraren parte da. Ezin da behartu, ezta erabili ere.

9. Jolasaren lehen araua: “ez jolasteko eskubidea”.

10. Jolasaren bigarren araua “nahi dudanarekin eta nahi dudanean harremanetan jartzeko eskubidea”.

11. Jolasa ezin da tresna bezala erabili. Jolasetan, ezin dira helburuak jarri.

12. Ikuskizunak jolasa suntsitzen du.

13. Ikuskizuna gu kontrolatzeko tresna da.

14. Stern-ek ez du jolasa ikuskizun bihurtu nahi, horregatik arte tailerretan arau hau ezartzen dute: “margotutako arte lanak ez dira tailerretik ateratzen”.

15. “Dinamizatzailearen” papera laguntza ematea da.

16. “Dinamizatzaileak” ez ditu soluzioak ematen eta ez ditu ezagutzak “lapurtzen”.

17. “Dinamizatzaileak” ikasteko baldintza hoberenak daudela bermatu behar ditu. Boterea ez dela komunikatu behar du.

18. Hazteko eta ikasteko errespetua behar da. Epaitua ez izatea beharrezkoa da.

19. Hazteko nahi izatea, ahal izatea eta behar izatea batera eman behar dira.

20. Ikasketa prozesua ez da lineala, zuhaitz formakoa da.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*