BERDINTASUNERAKO BAKARRIZKETAK

BERDINTASUNERAKO BAKARRIZKETAK

Goiko irudi

Begira diezaiogun gure mundu euskaldunari, euskara oinarri hartuta.

Erlijiotasunetan sartu gabe (Ignazio, gure patroi haundia… Aita San Antonio… Elizatikan konbenturaino Katalin… San Nikolas… Santa Ageda… Erraguzu -esaiguzu- Maria…) kolonizazio katoliko-kristaua erakusten baitigute egiatan, eta baita egungo egitura soziologikoa ere, euskal herriaren jatorritik eta balizko ildotik nahiko urrun dagoen ondare historiko-kulturalaren lagin “irreal”aren irakurketa nahiko hurbil batetik. Nahiz eta gaur egunean badirudien men egin behar diogula eta honela bizi behar dugula… edo ez al da horrela?

Gaur hemen darabilzkidan abestien letrak, Jose Ignacio Ansorenaren “Cancionero popular vasco”tik hartuak dira. Bilketa, ikerketa eta argitzea, esfortzu eta ezagutza handiz egina. Andoni Egañak “nota breve”n hitzaurrea egin zuen. Datuen bilaketa sakona dela, testuak direla… bereziki haren “laguntzaileak” eskertzen ditu, lanean lagundu izanagatik. Eta nik ere, hemen aipatu nahi nituzke; Miren Azkarate, aipatu berri dugun Andoni Egaña, Koro Isasti eta Aitor Arozena.

“Euskal Kantak” hau, beraz, bilketa bat baino gehixeago dela esango nuke.

Gogorazi nahiko nuke, gure herriaren botere menperatzailearekiko egokitzapenak, beti gainazalean bota izan dituela urak, euskal haurdunaldi baten eta erditze bascon (edo hobe esanda BASCONIA) baten benetako historian urperatzeko.

Bestalde, gure izatearen iturri ospetsuek apaiz-bokazio handia izan dute… nahiz eta susmoa dudan bokazioa ez zela hain Vatikanoarra. Eta hasierako popurri honen ondotik, bide emango diot, nire bakarrizketa koloretsu hauekin erakutsi eta frogatu nahi dudanaren zati ñimiño bati besterik ez, hozkada nabariak izan daitezkeenak gizon eta emakumeei gertatzen zaizkigunen inguruan, gaur, eta bihar… oraindik.

irudi2
[column-group]
[column]
ZER DEABRUKERIA?

(Laurogei urteko gizonezko bat, zeinari neska gaztetxo batekin ezkontzea proposatzen dioten)

…Ez badik gauza horrek
erremediorik,
ez ezak behintzat egin
ahal badek semerik,
esnatzen haizenean
goizean lotatik,
ostikoka bota zak
andrea aldetik.

NERE ANDREA

Nere andrea polita dala
kalean esa didate.
Erositako prezioetan,
prezio erositakoetan,
erositako prezioetan
pozitan (pozik) salduko nuke.

ESATEN DUTE (NERE SENARRA)

Harako gizon hori
da nere senarra.
Askotan ekartzen dit
begira negarra.
Posible baldin balitz inposible dana,
pozik utziko nuke
nik nere senarra.

Nere senarrak ez du
beste ekintzarik,
tabernara joan eta
horditu besterik.
Etxera etortzeko,
ai, nere bildurra!
Noiz ikusiko detan (dudan)
bizkarran egurra.

[/column]
[column]
ADIOS NERE MAITEA

Adios, nere maitea,
adios sekulako.
Nik ez dut beste penar
maitea, zuretako.
Zeren uzten zitudan
libre besteendako.

Zertako erraiten duzu
adios sekulako?
Uste al duzu ez dudala
amodio zuretako?
Zuk nahi balin banauzu
ez nauzu besteendako.

MAITEA, NON ZIRA

Maitea, non zira?
Nik ez zitut ikusten,
ez berririk jakiten,
norat galdu zira?
Hala kanbiatu da
zure deseina?
Hitz eman zenereitan
ez behin, bai berritan
enea zinela

Ohikoa nuzu,
ez nuzu kanbiatu,
bihotzean behin hartu
eta zu maitatu.
Aita jeloskor batek
dizu kausatu.
Zure ikustetik,
gehiago mintzatetik
hark nuzu pribatu.

… … …

Alaba duener,
erranen dit orori,
sogidaziet eni,
beha ene erraner.
Gaztetto direlarik
untsa disziplina.
Handitu direnean,
berant date orduan,
nik badakit untsa.
[/column]
[/column-group]

Irudi1
…Zertzeladak…

Aita-semeak tabernan daude.
Ama-Alabak jokoan

Aupa Gizona, jeiki mutil
Atzar emazte ta neskatil

Haika mutil…

Hator, hator, mutil etxera…

Eusko gudariak…

Lehendakariak…

Euskaltzaindia: 30 eserleku akademiko…: 5 emakumezko

Nire aitaren etxea…defendituko dut!!!

Aitaren etxea

Bilatu…konparatu…hoberik aurkitzen baduzu…erosi!

Bihotzez
Karlos…

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*