PINOTXOREN ABENTURAK

PINOTXOREN ABENTURAK

geppetto-pinocchio-wallpaper-8-1-s-307x512

Oso oso berezia naiz,
deitzen banauzu
hil egiten naiz.
Asmatu al nauzu?

Gau hartan Pinotxo Geppetoren ondoan eseri zen lorategian. Biak isilik zeuden izarrei begira. Geppetok laztan bidez hitz egiten zion Pinotxori. Pinotxok isiltasunarekin eta ahoan zuen irribarre txiki batekin erantzuten zion.

Denbora luzez egon ziren horrela. Halako batean Pinotxo kontu kontari hasi zitzaion.

– Ez dugu bakarrik ahoarekin hitz egiten. Begiradarekin eta taktuarekin ere hitz egiten dugu. Gustuko dut isiltasuna. Bakarrik entzun dezakegu bihotzarekin isilik baldin bagaude. Gainera, isiltasunarekin ideia eta ikasketa berriak errazago garatzen ditut.

Geppetok Pinotxoren burua laztandu zuen. Panpinak begiak itxi zituen eskuarekin egiten zizkion laztanak sentitzeko.

– Gaur kaletik paseatzen ibili naiz eta jendea oso zaratatsua dela ikusi dut. Badirudi benetako umeak pixka bat gorrak daudela, garrasika hitz egiten diote elkarri. Eta ez dute elkar entzuten. Beraiek bakarrik hitz egin nahi dute. Ez dakite zenbat ikasten den besteei entzuten, eta belarriarekin bakarrik entzuten dela pentsatzen dute. Ez dakite gorputzarekin entzuten dugula.

Isilik geratu zen momentu batez.

– Helduek zarataz hitz egiten dute baina, bihotzarekin entzuten dugunean, zarata soinuan bihurtzen da, eta soinua, musika. Baina hau ulertu ahal izateko isiltasuna bizitu behar dugu.

Pinotxok lo hartu zuen Geppetoren besoetan gauaren isiltasunean.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*