KOMUNIKAZIOAREN GALBAHEA

KOMUNIKAZIOAREN GALBAHEA

galbahea

Lan munduan, eta harremanetan oro har, zailtasunak izan ohi ditugu pentsatzen duguna esateko. Harritzekoa bada ere, maiz gertatzen zaigu harreman pertsonalak lehenesten ditugula profesionalen gainetik. Alegia, lankide bati zerbait esateak elkarren arteko harremana eta armonia apur daitekeenaren beldur, makina bat kontu uzten ditugu esan beharreko gunean eta unean esan gabe.

Beste batzuetan berriz, behar baino gehiagotan, errazkerian erortzen gara, eta galbaherik gabeko irizpideekin funtzionatzen dugu, tamalez, haurrak garenetik:

Filosofo jakintsuaren ikasleak, berarekin topo egin zuen eta esan zion:
—Jauna, zure lagun bat zutaz gaizki esaka ari da.
—Itxaron! —moztu zion filosofoak—.
Pasa al duzu hiru galbahetatik kontatu behar didazuna?
—Hiru galbaheak?
—Bai. Lehenengoa, egiaren galbahea da. Ziur zaude kontatu behar didazuna guztiz egia dela?
—Ez, beste batzuei entzun nien horretaz hitz egiten ari zirela.
—Orduan gutxienez bigarren galbahetik pasako zenuen ezta?
—Zein da bigarren galbahea?
—Ontasuna. Kontatu nahi didazuna norbaitentzat ona al da?
—Ez, egia esan ez. Kontrakoa…
— Ene bada! Azken galbahea beharrezkotasunarena da . Beharrezkoa al da hainbeste kezkatzen zaituen hori niri kontatzea?
—Egia esan ez.
—Orduan, ez bada guztiz egia, ez bada ona, ez bada beharrezkoa, gorde ezazu ahanzturaren zakuan

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*