FRANCO BAT, 14 PEZETA

FRANCO BAT, 14 PEZETA

un_franco_14_pesetas_02


Duela gutxi telebistan bota zuten filma, baina urte asko pasa dira lehen aldiz estreinatu zenetik. Lanean nintzela izenburuak dioen pelikularen inguruko gogoetak kontatu zizkidan kide batek eta interes berezia piztu zidan. Kidearen aipamenik gabe oharkabean pasako zitzaidan dudarik gabe, baina berari esker pelikula bilatu eta ikusi nuen.

Asko gustatu zitzaidan. Gai desberdinak jorratzen zituen: immigrazioa, heziketa eta hortik eratorritako errespetua, suitzar eta espainiar kulturen arteko ezberdintasunak, … Duela 50 urteko istorioa da, baina ez zitzaidan batere arrotza egiten gaur egun ditugun izaerak kontutan hartuta.

Txikitatik jasotako heziketa eta balioak dira gizarte baten oinarriak, hala uste dut nik behintzat, baina batzuek ez dute horren argi, askok esango nuke. Aurreko asteko lagunarteko bazkari batean haurren izaerak eta beraien nondik norakoak atera ziren mahaigainera. Adin tarte batean haurren maltzurkeria berezkoa zela zioten askok: “…badakizu, txikiak direnean gaiztakeriak ohikoak dira…”, “…horrelakoak egitea normala da…”, …

Niretzat horren argia den gauza bat besteentzat justu kontrakoa.

Immigrazioaren gaiak ere zer esateko asko du, baina hori beste baterako utziko dugu.

Jarraian “Un Franco, 14 pesetas” pelikularen zuzendari eta aktoresa batekin egindako mahainguru interesgarria duzue.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*