BABESGABETASUN IKASIAZ

BABESGABETASUN IKASIAZ

irudia Bizitzan zehar ditugun esperientzia guztiek eragina dute pertsonaren nortasunaren eraikuntza prozesuan. Bizipen horiek, batzuetan, lortzen ez diren helburu batzuekin hartu-eman zuzena dute. Haurrak, etengabe ari dira erronka berri eta egoera anitzei aurre egiten. Eta kasu honetan, “babesgabetasun ikasia” gerta ez dadin, ezinbestekoa da haurrei egoeren kontrola indartzen duten mezu baikorrak helaraztea. Honela, behar adina aldiz saiakerak egiteari beldurra galdu ahalko dutelarik. Babesgabetasun ikasiaren teoriak azaltzen du nola zenbaitetan egoera gordin eta zailei pasibitatez aurre egiten diegun.

Babesgabetasun ikasia Martin Seligman psikologoak, duela 50 urte inguru landu zuen. Bere ikerketek argi utzi zuten zergatik gizakiok sufrimendua onartzen dugun berari aurre egin ordez. Eta egia esan, guztiok pairatu dugu edo izan dugu neurri handiago edo txikiago batean. Egoera bortitzena pairatu behar duenak, baita egoera politiko edo ekonomiko gordin bat sufritu behar duenak ere.

Interneten bideo ugari daude non gai honi buruzko argibide zehatzak aurkituko dituzun. Horietako batzuk, jarraian:

Irakasle baten saioa ikasgela batean

Jorge Bucay-ren “El elefante encadenado”

• Eta gehiago jakin nahi baduzu, Naomi Klein-en “La doctrina del shock” dokumentala

Baina garrantzitsuena agian hurrengo galdera da: ahaztua izan al daiteke babesgabetasun ikasia? Ziur baietz. Lehen pausua, kontziente egitea da, alegia, gure borondatea sindrome horregatik jana izaten ari denaz jabetzea, ondorioz, gure gaitasunetan konfiantza berreskuratuz. Baina dena dela, prebentziorako modurik eraginkorrena aurre hartzea da, prebentzioa egitea da. Txikienetatik hasita, egoera horietaz jabetzeko, ezagutzeko eta saihesteko baliagarriak izango zaizkien tresnak eskaintzea. Ezinbestekoan bilakatzen da errealitatea ezagutzeko eta mota guztietako egoerei aurre egiteko, baita gutxien gustatzen zaizkigun horiek guztiak ere.

(Informazio iturri nagusia; Tiching)

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*