Udalekuen gozamena hastear da

Udalekuen gozamena hastear da

UDALEKUAK

Beste urte batez, Urtxintxak udaleku ugari burutuko ditu. Gozamena eta heziketa eskutik helduta joango dira, eta hezitzaile ugari prest dugu jadanik haur zein gazteen bidelagun izateko.

2.000 haur inguru izango dira gure udako plangintzetan parte hartuko dutenak. Eta noski, dagozkien hezitzaileak ere, 200dik gertu aurtengoan ere.

Guretzat ohikoak diren diren udalerrietan egongo gara udaleku irekiak burutzen, halanola, Pasaia, Hernani, Villabona eta Irun. Aurten lehenengo aldiz, Idiazabalen ere.

Udaleku itxiei dagokienez, Piraten Etxea Euskal Herriko haur piratez beteko dugu uda honetarako antolatu ditugun 6 txandetan. Eta denek ilusioa eta lanerako gogoa pizten diguten arren, Basque Culinary Center-ekin batera Fraisoron eta Derion estatu osoko 40 gazteekin ere lanean arituko gara, gastronomia eta aisialdiko heziketa lapiko berean sartuz.

Badatoz beraz, Urtxintxak bere onena eskainiko du guztietan.