Ele-Mele: Europako hizkuntzen mahai jolas kooperatiboa

Ele-Mele: Europako hizkuntzen mahai jolas kooperatiboa

ELE MELE tablero Jolasa gauza serioa dela esatean, serio ari gara. Eta kooperatiboa bada balio erantsia hartzen du, lagunartean eta elkar-eragintzan kokatzen baikaitu. Horretarako, gainera, eskuartean jostailu bat izateko aukera baduzu, ezinhobeto: plazerra eta dibertsioa ziurtatuta dituzu. Ele-Melek hori guztia biltzen du.

Urtxintxak argitaratutako mahai jolas kooperatibo honek Europako hizkuntza gutxituak ditu jolaserako gai eta 8 urtetik gorako haur eta helduei zuzenduta dago. Eskolan, familian, lagunekin, etxean zein kalean jolasteko aukera ezin hobea eskaintzen du. Jolasaren helburua oso da argia: hizkuntza gutxitu horien biziraupena bermatzean datza kontua.

Horretarako, hainbat galdera eta froga gainditu behar dira jokalari bakoitzak bere hizkuntzak normalizatzea lortu arte 5 eremutan: kalean, aisian, kulturan, lan munduan eta familian. Normalean ez bezala, jokoa ez da amaitzen jokalari bakoitzak bere hizkuntzak 5 eremuetan normalizatzea lortzen duenean. Hori lortzen duten jolaskideek beste kideei laguntzen jarraitu beharko dute, helburua hizkuntza guztiak normalizatzea baita.

Hori bai, bidea ez da erraza, bizitza errealean bezala, makina bat oztopo eta zailtasun gainditu beharko dira eta. Animatzen zara?

Ele-Mele Urtxintxa dendan