Kalea jolasteko da

Kalea jolasteko da

PARKETARRAKOrain urte asko ez dela, kaleak jolaserako eremu naturalak ziren. Orain horretarako eremu izaten jarraitzen dute, baina jolas eta jolaskide gutxi ikusten dira bertan. Horretarako arrazoiak ugariak izan daitezke, baina ez gara horretaz arituko; ez, behintzat, hemen.

Parketarrak programa edozein auzo edo herritan egin daitekeen jolas programazioa da. Hezitzaile espezializatuek gidaturik, haurrak eta familiak jolasean jartzea da helburua. Eta ez haurrak bakarrik. Baita ama, aita, amona, aitona edo haur horrekin dagoen heldua ere. Ezinbesteko baldintza da hori: kontua ez baita haurrak entretenituak edukitzeko tartea izatea. Gizartean eragin nahi duen ekintza programa batez ari gara.

Eta eragiten duena. Dagoenekoz, udalerri ugaritan burutu baitugu egitsamo hau: : Donostia, Zumarraga, Durango, Astigarraga, Berriz, Atxondo, Orio, Ordizia, … Eta emaitzak zein balorazioak, ezin hobeak dira. Gainera, denbora tarte ezin hobea izan ohi da galduak edo ahaztuak dauden hainbat eta hainbat jolas ezagutzera emateko. Balio erantsi batekin: Parketarrak programan ezagutzera ematen ditugun jolasak euskaraz dira, bakoitzari dagokion euskarazko abestiarekin. Zer diozu, hasiko gara jolasean?