Kalitatezko begirale formazioa

Kalitatezko begirale formazioa

2014-02-08 (3)Aisialdiko Hezitzaileak jarrerak eta ezagutzak ezinbestekoak ditu. Jarrerak landuak izan daitezke. Baina ezagutzak formazioarekin lotuak daude. Aisialdiko heziketan formazio zehatza ezinbestekoa da eta Urtxintxak 25 urte baino gehiago daramatza pertsonak formatzen. Kalitatezko heziketan lan egingo  duten pertsonak trebatzen.

Ikasturte berrirako 3 modutara burutu daiteke begirale ikastaroa: intentsiboa, estentsiboa eta astean zehar (ikastaro hauei buruzko informazio zehatza www.urtxintxa.eus webgunean).

Urtxintxako formazioa jasotzea kalitatezko edukietaz elikatzea suposatzen du. Eguneratuak dauden edukiak, berritzaileak eta kritikoak.

Urtxintxa begirale ikastaroa egitea gizarte eraldaketan eragiten duen egitasmo batean parte hartzea suposatzen du. Eta bertan, ikasleak Urtxintxa bidelagun sentitzen du, bai formazio teorikoaren epealdian zein praktikak egiteko tokia bilatzerako unean. Ezinbesteko epeak titulazio ofiziala lortzeko. Gure ikasleak kaliatatezko ezagutzak lortzera aholkatuak eta zuzenduak dira. Eta hau ezinbestekoa da ondoren kalitatezko heziketa lana ahal izateko.