Begirale ikastaroa Tolosaldean

Begirale ikastaroa Tolosaldean

shutterstock_71218600Urtxintxak Villabona, Zizurkil, Anoeta eta Asteasuko udaletxeekin eta Aiztondoko Mankomunitatearekin aisialdiko begirale ikastaroa antolatuko du udalerri hauetako pertsonei zuzenduta.

Ikastaro honen bitartez aisialdiko ekintzetan parte hartzen duten pertsona jantzi eta tituludun kopurua haztea da gure helburua. Era berean, udalerri hauetan aisialdiko ekintzen kalitatea asko hobetzea espero da. Izen emate epea irekia dago, eta horretarako beharrezkoa den informazioa guztia www.urtxintxa.eus webgunean topatuko dute.