Piraten Etxea: Heziketak eta aisiak bat egiten duten aterpetxea

Piraten Etxea: Heziketak eta aisiak bat egiten duten aterpetxea

 

PIRATEN ETXEA

Piraten etxeak ikastetxeei egunerokotik irteteko aukera eskaintzen diete. Hamarkada luze bateko esperientzia dute bertako begirale piratek eta haurren eta gaztetxoei esperientzia ahaztezinak eskaintzea da beren helburua. Piraten bizitza oinarri hartuta, jolasak, txangoak, eta ekintza erakargarriak egiten dituzte bertara gerturatzen direnek. Egonaldiak egun kopuru ezberdinetakoak izan daitezke eta bertara etor daitezkeen haurren adin-tartea ere zabala da. Ikastetxe bakoitzaren behar eta interesetara egokitzen den egonaldia duzu honakoa.

Piraten etxean, ondo pasatzea da garrantzitsuena. Albo batera utzi gabe, noski, guretzat hain garrantzitsuak diren balioak; funtsezkoak haurren heziketa prozesuetan: euskararen erabilera aisialdian, bizikidetza, komunikazioa, harreman osasuntsuak, eta errespetua bezalako kontuez ari gara.

Oraindik garaiz zaude hurrengo ikasturtean Piraten etxera etortzeko. Haurrak egun batzuez piratak izango dira, harremanak beste modu batera eraikiko dituzte eta horrek talde giroa lantzen eragingo du. Gu hori guztia lortzen eta esperientzia ahaztezinak oparitzen ahaleginduko gara. Etor zaitez, ez zara damutuko!