Familian jolasteko mahai jolasa

Familian jolasteko mahai jolasa

ELE-MELE mahai inguruan tarte atsegin bat pasa nahi duten familiei zuzendutako Urtxintxaren euskarazko mahai jolasa da. Europako hizkuntza gutxituak salbatzeko helburu miresgarria du, etxeko txiki eta helduek hizkuntza bakoitza egoera normalizatu batera iritsi arte probak gainditzen eta mota ezberdinetako galderak erantzuten joan beharko dira. Galderen 3 erantzun posible dituzte, ondorioz jolasa familiako kide guztien adin tarteetara (8 urtetik aurrera) erraz moldatzen da. Hala ere, normalizazio linguistikoen prozesu guztietan bezala, gainditu beharreko oztopoak ez dira gutxi izango. Baina bizitzan bezala, hortxe dago zailtasuna: estrategia egoki bat bilatu behar da, oztopoak bukaerako helburua lortzeko eragozpena izan ez daitezen.

Azken finean, aukera paregabea da oharkabean bretoiera, galiziera, euskara, corsoa, catalana, gaelikoa, … non hitz egiten diren, beraien jatorria zein den, hiztun kopurua, … ikasteko.  Horrela Europako 55 hizkuntza gutxitu arte.

Mahai-jolasa www.urtxintxa.eus-en eros daiteke. Urtxintxak beregain hartzen ditu zuen etxeetara bidaltzeko gastuak. Jolastuko dugu?