Txantxariek badute telebista saio berria

Txantxariek badute telebista saio berria

TxantxariakTxantxariak Telebista Urtxintxak sortutako pertsonaiak dira. Finean, munduan zehar bidaiatzen ari diren pertsonak dira. Euskal Herrira itzultzean, munduan barrena ezagutu eta ikasitakoa partekatzea atsegin dute. Urte osoan zehar bidaiatu ondoren, esperientzia horiek guztiak 30 minutuko iraupena duten 12 kapitulutan bildu dute. Eta hauek guztiak, astez aste www.txantxariak.com web gunean daude ikusgai.

Telebista eta interneterako Urtxintxaren ekoizpen honekin, haurrek eta beraien familiek kalitatezko aisialdirako eskaintza bat egotea bilatzen da. Ohikoak ez diren edukiekin, askotan haurrengan pentsatzerakoan konplexutasuna bilatzen den garai hauetan, sinpletasunak bere baitan dakarren aberastasuna helarazi nahi da. Jolasak, abestiak, eskulanak, pertsonaiak, esperientziak,….txantxariek kontatuta eta noski, haurrek ere bai.