Familien aisialdirako ekintzak

Familien aisialdirako ekintzak

familiaola3Aisialdiko ekintzak gizartean gertatzen diren aldaketei moldatu behar dira. Antzeman dugun aldaketarik garrantzitsuenetako bat, haur eta gurasoen arteko eremu hezitzaile partekatuak bilatzen dituzten familien kopuru gorakada izan da. Zentzu honetan, Urtxintxak Irungo udaletxearekin antolatzen duen Familiaola programak helburu hori jarraitzen du: aisialdi hezitzaile partekatu bat nahi duten familiak aisialdiko ekintza elkartuetan biltzea. Horrela, familiek, aisialdiko ekintzetaz gozatzeaz gain, beraien haurrak behatzeko eta elkarrekin eragiteko aukera dute eremu ireki, arautu eta seguruan. Bestalde, mota hauetako ekintzen inguruan elkarbizitzeko hautua egiten duten familien sarea eraikitzen da. Urtxintxak, Irunen garatzen ari den programaren kasuan, euskarazko aisialdi hezitzaile baten errealitatea ahalbidetzen duen eremua eraikitzeko aukera ere ematen du.

Urte batzuetako lana behar izan da horrelako ekimenak gizartean txertatuta ikusi arte, azken bi urteetan osatutako taldeek zenbaki-aurreikuspenak erabat gainditu dituzte. Albiste onak beraz kultura parte hartzaile eta koherentea eraikitzeko,  paradigma berriekin bat datozen balioekin.