ESKOLA TXIKIAK URTXINTXAREKIN JOLASEAN

ESKOLA TXIKIAK URTXINTXAREKIN JOLASEAN


Ner
Group eta Eskola Txikien koordinakundeak antolatuta, Eskola Txikien eguna ospatu berri dugu pasa den larunbatean Adunan. Jakina, bertan izan ginen jolasteko gogoz eta Adunako plaza alaitasunez zipriztintzen. 

               k2        k1

Goizean zuhaitzak landatzen ibili ziren.  Bazkari eta bazkalosteko kantuen ondoren, familia giro goxoa aprobetxatu eta jolas kooperatiboen nahiz hezkidetzaileen ginkana egin genuen. Jolas hauen helburua hainbat eskola txikietako familiak elkar ezagutzea izan zen, baita kooperaziozko eta laguntzazko giroan momentu atsegin eta gertukoa igarotzea ere. Jolasak elkarrekin partekatuta dibertigarriagoak direnez, elkar zainduz eta goxatuz oso eroso sentitu ginen.

Ginkanako bost guneetan 100 familia kide inguruk parte hartu zuten, denak elkarrekin jolasean aritu ginen, adin desberdinetako haur, guraso, lagun, osaba-izeba, irakasle eta Urtxintxatik joandako hezitzaileok. Aulkiekin, gorputzarekin, itsuka, koloretako jausgailuarekin, eta maitasunez jolas egin genuen.

Giro umoretsu eta parte hartzaile batean aritu ginen eguzkia ezkutatzen hasi zen arte. Amaieran, bizkotxo goxo bat prest genuen indarberritzeko eta hurrengora arte esanez norbera bere etxera bueltatu zen. Denok elkarrekin eta Eskola Txikien alde, egun mundiala bizitu genuen.