AZAROAN FAMILIAOLA IRUNEN

AZAROAN FAMILIAOLA IRUNEN


FamiliaOla_19Urtxintxak FamiliaOla
egitasmoari hasera eman dio Irunen. Yoga egiten hasi dugu ikasturteaAzaroaren 10ean eta 12an Iraun Haur Eskolan elkartu ginen eta Irungo Pausoka Dance Studioko Yoga irakasleak izan genituen gurekin. Familia giroan eta jolasen bidez, yoga inguruko hainbat hitz eta jarrera ikasi genituen. Giro goxo, atsegin eta erlaxatuan jardun genuen bertan elkartutako 18 familiak.

Azaroaren 18an elkartu ginen berriro ere. Haur eta Nerabeen Eskubideen Aldeko eguna hilaren 20an zela eta, 17an, 18an eta 20an kantuan eta jolas bidez haurren eskubideak ezagutzen ibili ginen. Ekintza horiek Dunboa ikastetxean egin genituen. Saio honetan 20 bat familia-kide elkartu ginen, eta barre eta algara artean elkarrekin momentu hunkigarriak bizitu genituen. Familiek etxetik ekarritako jaki goxo eta edari freskagarriekin mokadutxoa eginez amaitu genuen astea.

Azaroaren 20an ateratako argazkiak ikusteko aukera duzue hemen.