Parketarrak Donostian neguko azken egunetan!

Pasa den hilabete osoan Parketarrak egitasmoa martxan izan dugu Donostian. 11 auzo desberdinetako parkeetan haurrekin jolasean aritu gara. Eguraldiak gehiegi lagundu ez badigu ere, arratsalde saltsero, dibertigarri eta alaiak pasa ditugu elkarrekin.

Bi egitasmo izan ditugu martxan: batetik, Zabu Zibu, eta bestetik, Txirrintxon. Haurren adina kontuan hartuta, egokitutako jolasak aukeratzen dira, Zabu Zibun, 3-5 urte bitarteko haurrek eta bere gurasoek (zaintzaileek) Urtxintxa ko hezitzaileekin batera igaro dute arratsaldea hizkuntza transmisioa familiak eta aisialdian uztartzeko asmotan. Txirrintxonen, aldiz, 6-9 urte bitarteko haurrek Urtxintxako hezitzaileekin jarduten dute jolas mordoa egiten. Añorgan, Erriberako Loiolan, Amaran, Igeldon, Alde Zaharrean, Egian, Bidebietan… hainbat auzotako parkeetan bildu eta izugarri ongi pasa dugu elkarrekin. Beti ere, egitasmoaren helburua ardatz hartuaz: Familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak eskainiz, Familiak eta haurrak euskararen inguruan biltzeko gunea sortuaz eta auzo eta herrietako jolasguneetan euskararen presentzia areagotuz.

Hilabete muldial hau behin pasata, maiatzerarte itxaron beharko dugu berriz ere Donostiako parkeetan haur, hezitzaile eta gurasoak elkarrekin jolasean jarduteko. Konturatu orduko iritsiko da maiatza! Bitartean, praktika itzazue orain arte ikasitako jolasak gure parkeetan!