Urtxintxak erakunde-asmoa edo propositoa definitu du

Urtxintxak erakunde-asmoa edo propositoa definitu du

Urtxintxak erakunde-asmoa edo propositoa definitu du

atzio

Atzio Orexa Elizegi

Urtxintxako kideak jakitun gara gure ekintza guztien ardatz gisan erakunde-asmoak edo propositoak zein garrantzia duen. Horregatik, bai kontzeptu moduan eta baita denboran ere zaharkituta geratutako misio, bisio eta baloreak erakunde-asmoagatik ordezkatzeari ekin diogu. Urtxintxari berari begiratzeko tartea hartu eta definizio bateratu eta bakarra zehazteko asmoz metodologia parte-hartzaile eta partekatuan lanean jardun dugu.

Gaurkotutako propositoa izatea ezinbesteko da gure sentitzeko, hau da, gaur egun Urtxintxa osatzen dugunon artean definitutako erakunde-asmoa izatea, denok bat egiteko gure lan-taldea eta erakundea bai ulertzeko eta baita egiteko moduarekin ere. Batasun horrek, Urtxintxa-kide guztioi gure zeregina modu berean ulertu, interpretatu eta gureganatzeko aukera ematen baitigu, denok ezaugarri eta funtzio berarekin jokatzeko, irizpide berak izateko, egiteko eratan bat egiteko, forma berean aritzeko…  Erakundearen norabide eta estiloa homogeneoa izanez pertsonak eta proiektuak elkarrekin eskua emanda joan gaitezen. Eraikitze-bide honetan, Frederic Laloux ezagutu izanak asko lagundu digu. Propositoaren inguruko Lalouxen “Reinvertar las organizaciones” liburuan zehazten duenak bat egiten baitu Urtxintxak bide eta metodologian egindako hautuarekin eta horrek indarberritu egin gaitu.

Propositoa

Modu honetan, hiru lanaldietan jardun dugu propositoaren eraikitze-jarduna. Lanaldi horietan Urtxintxako pertsonok gure ikuspuntuak partekatu ditugu, iragana desio dugun etorkizunarekin uztartu eta nortasun ezaugarriekin lan egiteko estilo berarean bat egin dugu. Lanaldi horiek guztiak dinamika partehartzaileak, arinak eta hausnarketa kolektiboan bideratu ditugu eta gisa horretan gure egungo propositoa hitzetan jarri dugu.

Eta galdetuko duzue, zein da Urtxintxa erakundearen propositoa?

  • Heziketaren bidez kalitatezko herritarren jendartea eraikitzea!”

Hortik aurrera, ezaugarri-zeinu batzuk gehitu dizkiogu gure nortasuna zehaztu dezaten:

  • Balioetan heztea sinesgarri egiten dugu
  • Ludikotasuna eta profesionaltasuna bat egiten ditugu.
  • Bezeroaren asebetetzea xede dugu.
  • Bizipenetan oinarritutako heziketa prozesuen bidelagun gara.
  • Egunerokotasuna plazer eta pasio bihurtzen dugu.
  • Harreman estilo osasuntsuak eraikitzen ditugu.
  • Indibidualtasunari tokia egiten diogu taldean.
  • Jatorrian errotuak eta munduari irekiak gaude.
  • I+G+B eta tradizioa uztartzen ditugu.

Gara. Izateko. Izan nahi duguna. Urtxintxa izeneko proiektu eder honetan parte hartu nahi dugun guztion artean.