100 orduko ikastaroa da eta formazio teorikoa zein praktikoa jasotzen da. Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulazio ofiziala da.

Nori zuzenduta dago?

Aisialdiko hezitzaile eta dinamizatzaile kulturalei zuzenduta dago, eta nahitaezkoa da 21 urte beteta edukitzea (edo urtea amaitu aurretik betetzea) eta aisialdiko begirale titulua izatea.

Irakasleak aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentudunak izaten dira; dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: soziologoak, psikologoak, pedagogoak, gizarte hezitzaileak, biologoak, geologoak…

ZERGATIK EGIN FORMAZIOA URTXINTXAREKIN

  1. URTXINTXA-KIDE izango zarelako. Honek, lehentasuna eta arreta berezia eskainiko dizularik arlo desberdinetan. Hala nola:
    1. Praktikak: ikastaroaren atal teorikoa bukatu ondorengo praktikak aurkitzeko aholkularitza, laguntza.
    2. Urtxintxak kudeatzen dituen egitasmoetan lan egiteko lehentasuna.
    3. Urtxintxako liburutegi espezializatuan mailegu zerbitzuaz baliatu ahal izango duzu.
    4. Amarauna aisialdi sareko kide izango zara.
    5. Hurrengo ikasturtean burutuko zenituzkeen beste ikastaroetan %15aren beherapena
    6. Urtxintxak saltzen dituen produktuetan %15aren beherapena
    7. Ikastaroa amaitu ondoren, zure ibilbide profesionalean dituzun ekimenetan aholkularitza eta jarraipen profesionala.
  2. Urtxintxako profesionalen etengabeko formazioaz, ezagutzen eguneraketaz, ibilbideaz eta eskarmentuaz zuzenean elikatu ahal izango duzu.

Edukiak

Ikastaro honen edukiak lau atal nagusitan banatzen dira:

Esparru sozio-politikoa: Euskal Herriko haur eta gazteak, gazte mugimenduaren historia, gazte elkarkidetza, gazte politika: legedia, diru-laguntzak,…

  • Esparru psikopedagogikoa: psikologia, komunikazioaren teoria, gatazken gaindipena.
  • Esparru pedagogikoa: heziketa egitasmoa, errealitatearen azterketa, planifikazioa eta ebaluazioa, talde pedagogikoa.
  • Esparru teknikoa: elkartearen marko legala, administrazioa, komunikazioa, koordinatzailea.

Prezioa

340 euro (matrikula eta aterpeko asteburuak barne)