A1.- AISIALDIKO BEGIRALE IKASTAROA 2018 –

A1.- ASTEAN ZEHARREKO BEGIRALE IKASTAROA 2018

INFORMAZIO OROKORRA:

JASOLEAK: Aisialdiko hezitzaileak eta Dinamizatzaile soziokulturalak.

EDUKIAK:
– Astialdiko soziologia, pedagogia eta psikologia.
– Hezkidetza, ingurugiroa, soziolinguistika, heziketa behar bereziak eta adierazpena.
– Musika, jolasak, tailerrak, lehen sorospenak…
– Udako egitasmoak, astialdiko esperientziak eta ekipamenduak.

IRAUPENA:
– 150 ordu teoriko
– 160 ordu praktiko. Atal teorikoa bukatu eta 4 hilabete daude praktika horiek egin ahal izateko.
– Memoria

IRAKASLERIA:

Aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentu handikoak. Dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: Soziologoak, Psikologoa, Pedagogoak, Psikopedagogoak, Gizarte Hezitzaileak, Biologoak, Geologoak … EGA-dunak.

TITULAZIOA: Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua eta Lanbidek eskaintzen duen ziurtagiri profesionala “SSCB2009”.

BALDINTZAK:

  1. Atal teorikoa burutzen denerako 18 urte beteta edukitzea.
  2. DBHko titulazioa izatea.
  3. Euskara maila egokia izatea (Klaseak jarraitu eta memoria euskaraz entregatzeko gai izatea).

INFORMAZIO ZEHATZA:

EGUTEGIA eta ORDUTEGIA:

A1
Egutegia behi-behinekoa da.

 

TOKIA: Donostia.

PREZIOA: 445 euro (matrikula eta aterpeko asteburuak barne)

BESTE AUKERA POSIBLEAK:

A2.- ASTEBURUETAN.

Izen-emate pausuak:

  1. Formularioa bete ezazu.
  2. Amaitzean mezu automatikoa jasoko duzu, bertan adieraziz izen-ematea behin-betikoa izan dadin matrikula osoari dagokion %50aren diru sarrera egiteko zer pausu eman.
  3. Behin diru sarrera egina dagoenean matrikula behin-betikoa izango da.

    Oharra: taldea osatzeko behar adina matrikula ez baleude, ordaindutako kopurua itzuli egingo da.