f

FAMILIAOLA egitasmoa

Familiaola_Logo2

Aisialdiko ekintzak burutuz, familia ezberdinak elkarrekin euskaraz aritzeko Mintza-gunea da Familiaola. Egun Irungo familiekin egiten da. 2-8 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako egitasmoa da.

Otsaila, maiatza eta azaroan ekintza ezberdinak burutzen dira eta hauetan parte hartzeko interesa duten familiek on-line egin dezakete izen ematea.

OTSAILEKO TAILERRAK

TXOTXONGILO TAILERRA eta TOPIC-era IRTEERA

Material ezberdinekin hainbat txotxongilo mota egingo ditugu. 18an Tolosako Topic txotxongilo museora joango gara denok goiz pasa elkarrekin trenez.

NOIZ: 6 eta 13an, 17:30etatik 19:00etara. 18an (ordua zehazteke).
NON: Toki Alai ikastetxean (Alzukaitz 2).
ADINA: 2-8 urte bitarte.
IZEN-EMATE EPEA: Urtarrilak 31.

EUSKAL ZUNBA

Dantza eta aerobik mugimenduak uztartuz euskal musikarekin gorputza martxan jarriko dugu.

NOIZ: 14 eta 21ean, 17:30-18:30.
NON: Aurrerago zehaztuko dugu.
ADINA: 5 urtetik aurrera.
IZEN-EMATE EPEA: Otsailak 6.

IPUINEN MUNDU FANTASTIKORA BIDAIA

Ipuin ezberdinak ezagutu eta ipuinetako pertsonaiekin jolas egingo dugu.

NOIZ: Otsailaren 9 eta 16an, eta martxoaren 2an. 17:30etatik -19:00etara.
NON: Dunboa ikastetxean (Aznar enbaxadorea kalea).
ADINA: 2-8 urte bitarte.
IZEN-EMATE EPEA: Otsailaren 2a.

IZEN-EMATEA:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Aukerak
 BARATZA EKOLOGIKORA BISITA ETA SUKALDARITZA TAILERRA
 PARKETARRAK  KIROLA FAMILIA ARTEAN

Datu pertsonalak

Haurra (1)

Haurra (2)

Haurra (3)

AZAROKO SAIOEN IRUDIAK:

ARGAZKIAK IKUSI