ALEA TITA KONBA

ALEA TITA KONBA

alea-tita-konba

Partaide kopurua

Gutxienez 2 (hobe gehiago)

Baliabideak

Audioa deskargatu

Espazioa

Edozein

Azalpena

Bidaia jolas honetan gidari batek abestia abestu eta beste guztiek erantzun egin behar diote. Gidariak abesten duena errepikatu behar dute batzuetan, beste batzuetan, berriz, dagokiona erantzun.

Abestia behin eta berriro errepikatzen da, gidariarena egiten duen jolaskidea txandaka aldatuz. Gainera, gidari bakoitzak doinu edo ukitu berezia emanez abestu dezake: ozen, azkar, mantso…

Informazio soziokulturala

Animazio jolas hau Euskal Herriko aisialdiko jardueretan (udalekuak, kanpaldiak, irteerak…) asko erabiltzen ari da azkenaldian. Erabiltzen diren hitzak esanahi jakinik ez dutenez, abesti hau hainbat hizkuntzatan da ezaguna. Aldaerak atalean agertzen den abestia, adibidez, Italiako Marsilio Parolonik idatzitako liburu batetik jaso dugu. Oso aproposa da irteeretarako, bidaietarako edo mendi ibilaldietarako.

Aldaerak

*hitzak aldatuz
Jolas honen abestiaren aldaera asko daude, ondoren azaltzen dugun honako hau adibidez, baina jolasteko modua berdina da: gidariak esaldi bat abesten du eta besteek errepikatu egiten dute honek esandakoa.

O ALELE
ALELE TXIKETONGA
ALELE ANBASA ANBASA
O ALE BALOA BALOE

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
entzumenezko jolasa.
  • Jarduera kognitiboak: sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena.
  • Alderdi sozialak:
kooperazio motako harremana.

Abestia

Alea
Alea
Alea tita konba
Alea tita konba
Amasa amasa amasa
Amasa amasa amasa
O aloe aloe aloa
O aloe aloe aloa
Manbo
Manbo
Epi epi epapao
Epi epi epapao
Zi za zi za
Ie ie
Zi za zi za
Ie ie
Zi
Ie
Za
Ie
Zi za zi za ie ie
Goazen berriro hastera
(Bukatzeko: Goazen berriro isiltzera)

Iruditan