ANBO ATO

ANBO ATO

nagusia_15

Partaide kopurua

Gutxienez 6 (hobe gehiago)

Baliabideak

Audioa deskargatu

Espazioa

Edozein

Azalpena

1. Taldekide guztiek bi lerro osatuko dituzte, aurrez aurre eta bi lerroen artean tokia utziz (zortzi pauso). Lerro artean hiru lagun egongo dira besotik helduta. Hiru lagun hauen artean erdikoa “ama” izango da eta besteak “laguntzaileak”. Beste taldekoek abere, barazki, landare, garraio… multzo bat aukeratuko dute eta hirukoteari jakinaraziko diote.

2. Ondoren, talde handian isilean (amak eta laguntzaileek entzun ez dezaten), taldekide bakoitzari aukeratutako multzo horri dagokion zerbaiten izena jarriko zaio. Orduan amak, laguntzaileen laguntzarekin, beste taldeak zein izen erabaki dituen asmatu beharko du. Horretarako abestiaren laguntza izango dute:

  • ANBO ATO MATARILE RILE RILE: hirukotea, besotik helduta, zortzi urrats aurreratuko da.
  • ANBO ATO MATARILE RILE RO: hirukotea, besotik helduta, zortzi urrats atzeratuko da, hasierako tokira itzuliz.
  • ZER NAHI DUZU MATARILE RILE RILE: talde handiko jolaskide guztiak besotik helduta zortzi urrats aurreratuko dira.
  • ZER NAHI DUZU MATARILE RILE RO: talde handiko jolaskide guztiak besotik helduta zortzi urrats atzeratuko dira hasierako tokira itzuliz.
  • (fruitu baten izena) NAHI DUT MATARILE RILE RILE: hirukotea, besotik helduta zortzi urrats aurreratuko da.
  • (fruitu baten izena) NAHI DUT MATARILE RILE RO: hirukotea, besotik helduta zortzi urrats atzeratuko da, hasierako tokira itzuliz.

3. Orduan, bi aukera daude:

A.- Amak eskatu duen fruitua talde handiko lagunen batek edukitzea. Adibidez, amak eskatu du LIMOIA eta talde handian jolaskide bati limoi izena eman zaio. Hau gertatuz gero, limoiaren aldamenean dauden bi lagunek besotik heldu eta ondorengoa abestuz amarengana aurreratuko dira, eta LIMOIA bertan utziko dute:

  • HEMEN DAUKAGU MATARILE RILE RILE: limoia eta aldamenekoak aurreratu egingo dira.
  • HEMEN DAUKAGU MATARILE RILE RILE: limoia amarekin utzi eta aldameneko biak atzeratu egingo dira.

B.- Amak eskatu duen fruitua talde handian ez edukitzea. Orduan talde handiko jolaskide guztiek elkarri besotik heldu eta hau egingo dute:

  • EZ DAUKAGU MATARILE RILE RILE: taldeak zortzi pausu aurreratuko ditu.
  • EZ DAUKAGU MATARILE RILE RILE: taldeak zortzi pausu aurreratuko ditu. Eta abestia eta jolasa berriro hasieratik hasiko lirateke.

4. Jolasa bukatzen da amak talde handiko guztien “izenak” asmatzen dituenean.

Bi taldetan ere jolas daiteke. Taldekide guztiak bi multzotan banatuko dira eta bi lerro osatuz, bata bestearen parean jarriko dira lerroen artean espazioa utziz. Orduan, talde bakoitzak animalia, barazki, landare, garraio… multzo bat aukeratu eta beste taldeari jakinaraziko dio. Hori egin ondoren, talde bakoitzak isilean (beste taldeak entzun ez dezan), taldekide bakoitzari aukeratutako multzo horri dagokion zerbaiten izena jarriko dio. Talde bakoitzak izenak erabaki dituenean, beste taldeak zein erabaki dituen asmatu beharko du.

Informazio soziokulturala

Abesti ezberdinak erabili ohi dira aurrez aurreko bi ilaretako jolasetan. Hemen jaso duguna Frantziako abesti batean oinarrituta dago: OH LE BEAU CHATEAU. Abesti honen lehenengo esaldiak honako hau dio: “J’ai un bon château, matanti-re-lire-lire”. Ziur aski gaztelaniaz hitzak eraldatu ondoren “Anbo Ato, matarile rile rile”, jolasarekin batera euskarara pasa zen. Euskaraz badago beste abesti bat KATU BELTZARENAK antzeko jolas bat egiteko.

Aldaerak

*bi taldetan

Aldaera honetan taldekide guztiak bi moultzotan banatuko dira eta bi lerro osatuz, bata bestearen parean jarriko da lerroen artean espazioa utziz. Orduan, talde bakoitzak animalia, barazki, landare, garraio… multzo bat aukeratu eta beste taldeari jakinaraziko dio. Hori egin ondoren, talde bakoitzak isilean (beste taldeak entzun ez dezan)., taldekide bakoitzari aukeratutako multzo horri dagokion zerbaiten izena jarriko dio. Talde bakoitzak izenak erabakiak dituenean, beste taldeak zein zien erabaki dituen asmatu beharko du. Horretarako abestiaren laguntza izango dute. Abestiaren elkarrizketa beste aldaeran bezala egiten da, baita jolasaren dinamika ere, baina bi taldeak saiatuko dira beste taldeko kideei dagozkien izenak asmatzen.

Esamoldeak

  • LERROKA: Ilaran.
  • AMA: Hirukotearen erdian jartzen den kidea.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
entzumenezko jokoa
  • Jokaera kognitiboak:
sentipenezko eta mugimenduzko jokaera: errepikapena.
  • Trebetasun funtzionalak:
ikerketa: lekualdatzea.
  • Alderdi sozialak:
talde motako harremana.

Abestia

Anbo ato

matarile rile rile

anbo ato

matarile rile ro

Zer nahi duzu

matarile rile rile

zer nahi duzu

matarile rile ro

(…) nahi dut

matarile rile rile

(…) nahi dut

matarile rile ro

Bai:

Hemen daukazu

matarile rile rile

Hemen daukazu

matarile rile ro

Ez:

Ez daukagu

matarile rile rile

Ez daukagu

matarile rile ro

Iruditan