ARDOA, OGIA ETA GATZA

ARDOA, OGIA ETA GATZA

ardoa-ogia-eta-gazta

Partaide kopurua

Gutxienez 3

Baliabideak

Soka

Audioa deskargatu

Espazioa

Kalea edo gela zabal bat, nahiko altuera baldin badu.

Azalpena

Bi taldekidek sokari goraka eragiten dioten bitartean, besteek banan-banan abesti osoa saltoka egin behar dute. “Ardoa” eta “ogia” bi saltoz egiten dira eta “gatza” esatean sokari erritmo arinagoz eragingo diote, beraz, saltatzen ari denak arinago egin beharko du salto. Sokasaltoan ari denak huts egin arte errepikatzen da “gatza” hitza, erritmo arinean. Huts egiten duenean, hurrengoa hasiko da: lehendabizi erritmo lasaiean eta “gatza” esaten denetik aurerra erritmo arinean, horrek ere huts egin arte.

Informazio soziokulturala

Salto egiteko arintasuna neurtzeko jolas ugari daude. Batzuetan helburua ahalik eta salto gehien ematea izaten da, adibidez: AITA, AMA ZENBAT URTEKIN EZKONDUKO NAIZ. Hemen agertzen den jolasean helburua bera da, baina sokari geroz eta azkarrago eragiten zaio.

Esamoldeak

  • SOKARI ERAGIN: Soka eman
  • HUTS EGIN: Gaizki egin

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
mugimenduzko eta trebetasunezko jokoa.
  • Jarduera kognitiboak:
sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena. Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak:
ikerketa: lekualdatzea (saltoa). Eraginkortasuna: erresistentzia eta lastertasuna.
  • Alderdi sozialak:
Kooperazio motako harremana.

Abestia

Ardoa,

ogia

(e)ta gatza,

gatza, gatza, gatza…

Iruditan